- EMUN
- Proiektuak
- administrazioa, emun, hezkuntza, portaerak, sentsibilizazioa, soziolinguistika
- Eskoletan hizkuntza kontzientzia lantzeko egitasmoa
- Ikasleekin Bigarren Hezkuntzako maila desberdinetan landu dira gazteen diskurtso, emozio eta hizkuntza portaerak edota herrira egokitutako soziolinguistika tailerrak, eta Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, hizkuntza kontzientzia lantzeko ziklokako helburuak ezarri dira.
- Irakasleekin ikastetxe guztietako klaustroetan irakasleei formazioa eman zaie.
- Bi talde eragile sortu dira LH/HH eta DBH mailetan, erabaki eta sormen gune gisa: zikloetako interbentzioen diseinurako eta edukiak sortzeko, eskoletan proiektua integratzeko bidea irudikatzeko, eskolaren beharrak taldera ekartzeko, irakasle guztien aktibaziorako bidea egiteko, DBH osoan zehar eta ikasgai gehienetan hizkuntza-kontzientzia landu ahal izateko…
Eskolen arteko elkarlan mahaiek dinamika egonkortua dute eta ikastetxe guztietan sortu dira lantaldeak proiektuari erantzuteko. Modu batera edo bestera, udalerriko irakasle-komunitate osoa proiektuan integratuta dago eta irakasle guztiek formazioa jasotzen dute. Ikasleei dagokionez, DBH4ko ikasle guztiek gogoeta egin dute hizkuntza erabilera eta kudeaketaren gainean eta Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan hizkuntza kontzientziara lotuta, eskola guztietan partekatuko diren helburak landu dira eta interbentzioak ere adineko ikastalde guztietan egin dira. Ikastetxe, guraso elkarte eta euskara elkartearen inplikazioa eta elkarlana sustatu dira.
Egitasmoa udalerriko ikastetxeen eta eragileen arteko elkarlanaren abiapuntua izan da, eta udalerriko ikastetxe guztietan dauka irismena eta eragina.