image description
ERRONKA

Adimen artifizialarekin eta zehazki hizkuntza teknologiekin esperimentatzen hasteko nahia, hasiera batean egunerokoa errazteko asmoz.

image description
KONPONBIDEA

Trebe tresnak eskaintzen dituen hizkuntza teknologiak zeharkako langileen eta organoetako ordezkarien eskura jarri ditugu: testuen zein dokumentu osoen itzulpenak, transkripzioak eta ahotsaren sintesia. Horrekin batera, formazio saioak egin dira tresnaren erabileraren gainean, eta batez ere hizkuntza teknologiak euskararen mesedetan erabiltzeko jarraibideak emateko.

 

image description
EMAITZA

Zeharkako langile guztiek eta organoetako ordezkariek hizkuntza teknologiak erabiltzeko aukera dute. Formazioetan parte hartu duten 26 lagunek, teknologiaren erabilera arduratsua egiteko, hau da, teknologiak euskararen mesedetan erabiltzeko jarraibideak jaso dituzte. Kontzientzia hartu dute, hizkuntza teknologiak erabiltzerakoan hartzen ditugun erabakiek duten eraginaz. Horrez gain, sortze hizkuntzaren inguruko lanketa ere egin da.

image description
INPAKTUA

120 pertsonari zabaldu zaie hizkuntza teknologiak erabiltzeko aukera eta 26 pertsonak parte hartu dute formazioetan. Probaldian parte hartu duten langileen %68k ohiko sortze hizkuntza gisa euskara erabiltzen duela aitortu du eta itzulpen tresnaren erabilera datuen arabera, itzulpenen %39 euskaratik gaztelaniara egiten dira.

andoain

[Mapa]Martin Ugalde Kultur Parkea
Gudarien etorbidea, 8.
20.140 Andoain
Tel.: 943 300 978emun@emun.eus

berriozar

[Mapa]Gipuzkoako etorbidea 36, behea
31013 Berriozar
Tel.: 948 803 643Tel.: 943 793 426emun@emun.eus

bilbo

[Mapa]Euskararen Etxea
Agoitz plaza 1
48015 Bilbo (Bizkaia)
Tel.: 943 711 847Tel.: 943 793 426emun@emun.eus