image description
ERRONKA

2030 Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GIH) testuinguruan, Fagor Taldeko arauak egungo beharrizanetatik eta genero ikuspegitik aztertu eta baloratzea, arau horiek taldeko kooperatiba ezberdinetarako arau markoa ezartzen duen neurrian. Are gehiago, iragan mendean, emakumea lan mundura inkorporatu ahala kontziliazio beharrak azalerazi diren neurrian eta indarrean dagoen legedia, Kooperatiba Taldeko araudia eta praktikak egokitzen joan diren neurrian.

image description
KONPONBIDEA

Fagor Taldean kooperatiba ezberdinetako gestio sozialeko ordezkariez osatutako lan talde operatiboa sortu eta 5 lan saio egin ziren, bizitza pertsonala eta lan eremua kontziliatzeko arau, neurri eta praktikak aztertzeko. Azterketa kuantitatibo eta kualitatiboa egin zen. Lanketa horretatik ateratako prozedura eta proposamen zehatzak Fagor Taldeko beste organoetara eraman ziren.

image description
EMAITZA
  • Kontziliazioaren gaia genero berdintasunaren ikuspegitik ulertzeko lantaldea trebatzeko formazioa egin zen.
  • Kontziliazioaren inguruan Kooperatibetan dauden praktikak konpartitu ziren.
  • Kontziliazioarekin zerikusia duen Kooperatibetako araudia aztertu eta baloratu zen.
  • Indarrean dauden neurrien aprobetxamendua aztertu zen, adostutako adierazleen bitartez.
  • Telelana arautzeko jarraibide orokorrak landu ziren.
image description
INPAKTUA
  • Fagor Taldeko 9 kooperatibetatik 5 handienek hartu zuten parte lan taldean.
  • Oro har kontziliazio erantzunkideari buruzko beharrizanen hausnarketa kokatu zen.

andoain

[Mapa]Martin Ugalde Kultur Parkea
Gudarien etorbidea, 8.
20.140 Andoain
Tel.: 943 300 978emun@emun.eus

berriozar

[Mapa]Gipuzkoako etorbidea 36, behea
31013 Berriozar
Tel.: 943 711 847Tel.: 943 793 426emun@emun.eus