• EMUN
  • Blog
  • Emunen historia ilustratua elkarlanean
2023-01-02 / BLOG

Tupust kolektiboko Ainara Azpiazu “Axpi”, Irati Eguren eta Paula Estevez ilustratzaileekin elkarlanean osatu dugu Emunen 25 urteotako ibilbidea jasotzen duen liburuxka. Emun nork osatzen dugun, nor garen eta nola lan egiten dugun azaltzeko liburu ilustratua osatu dugu elkarlanean, urteotako kronologia soila baino gehiago jasotzeko asmoz.

Irudiak hitzak baino adierazgarriagoak direla sinetsita, ilustratzaileek Emunen ahotsari modu kolektiboan jarri diete forma, gorputza eta kolorea. Taldean egindako lana izan da, ilustratzaile bakoitzaren eskua antzematen da irudietako bakoitzaren atzean, trazu, forma eta marrazkera propioarekin, baina irudi guztiak harilkatzen dituen tankera komuna galdu gabe.

Ariketa kolektibo baten emaitza izan da honakoa. Emunen urteurren ekitaldian genioen bezala, herri amets bati erantzuteko prestatu zen talde baten istorioa, hitzetan eta irudietan jaso dugu. Pasa den urriaren 6ko urteurren ekitaldian aurkeztu genuen lana eta orduan genioen bezala:

“Eraldaketarako sortu zen erakundeak eraldaketa du oinarri. Kanpoan eragiteko barruan eraldatzen baita lehenengo. Emun mugimendu betean iritsi da mende laurdena betetzera. Bertatik pasa diren pertsona guztiek utzitako arrastoek osatzen dute bere azala eta mamia. Emunkideek zein Emunekin elkarlanean aritu diren bezero eta bidelagunen arrastoek. Pertsonek osatzen dute Emun, erronka berrietara egokitzeko prestasunak, gauza berriak ikasteko gogoak, ezezaguna deskubritzeko grinak. Urak errekarria nola, mugitzen dute lanak eta erronkek Emun. Etengabe mugimenduan, etengabe eraldatzen. Eraldaketarako sortu zuten, eraldaketan ari da, eraldaketan da”. 

25 urteotan egindako ibilbidea jaso eta etorkizunari begira ibilian-ibilian osatzen segi nahi dugun bidean geraleku bat izan da honakoa. Gizarteak, gure bezero eta bidelagunek Emunen historia eta Emunen lan egiteko dugun modua hobeto ezagutu dezaten.

 

                                                  

 

Errekarri baten istorioa, Emunen historia. Emun Gara, Eraldaketan Gara (1997-2022)

 

 

 

 

andoain

[Mapa]Martin Ugalde Kultur Parkea
Gudarien etorbidea, 8.
20.140 Andoain
Tel.: 943 300 978emun@emun.eus

berriozar

[Mapa]Gipuzkoako etorbidea 36, behea
31013 Berriozar
Tel.: 948 803 643Tel.: 943 793 426emun@emun.eus

bilbo

[Mapa]Euskararen Etxea
Agoitz plaza 1
48015 Bilbo (Bizkaia)
Tel.: 943 711 847Tel.: 943 793 426emun@emun.eus