- EMUN
- Proiektuak
- dinamizazioa, emun, eraldaketa, estrategia, gobernantza, partaidetza
- Tolosako Hezkuntza mahaia aktibatzeko parte hartze prozesua
Tolosako Hezkuntza mahaia osatzeko eta aktibatzeko parte hartze prozesua martxan jartzea eta horretan, hezkuntza arautu eta ez arautuko ahalik eta eragile gehienek parte hartzea. Hezkuntza zentzurik zabalenean hartuta (eskoletatik hasi, aisialdia, kirola, adinekoen taldea, liburutegia…).
Hezkuntza mahaia martxan jarri baino lehen 2 parte hartze saio egitea, Hezkuntza mahaiaren oinarriez, funtzionamenduaz eta osaketaz jarduteko eta hortik abiatuta aurrera begirako erronkak identifikatzeko.
Hezkuntza mahaiak izango dituen erronka nagusiak eta ekintzak zehaztea eta funtzionamendua adostea.
Prozesuak ordezkaritza zabala izan du, ikastetxe giztietako ordezkariak, kirol elkarteetakoak, aisialdi elkarteak, adinekoen ordezkariak, Galtzaundi, udaleko sail ezberdinetako ordezkariak, ordezkaritza politikoa… Guztira 30 bat erakunde ordezkatuta egon dira prozesuan zehar. Mahaia aktibatzea erabaki da, 2023tik aurrera.