• EMUN
  • Blog
  • 2023ko memoria txostena: erronka eta aukera berriak
2024-04-25 / BLOG

2023. urtea izan da Emunen abian genuen antolamendu aldaketa sendotzeko urtea. Bezeroen zein emunkideon beharrei hobeto erantzun ahal izateko antolamendu eredu berria behar genuela adostu genuen, eta, oraindik aldaketa prozesuan bagaude ere, 2023ak indartsuago, ahaldunduago eta gaituago egin gaitu.

Erronka berri askori aldi berean erantzuteak sortzen duen mugimendutik harago, emaitzek lan eskerga eta lan ona egin dela erakutsi digute. Bezeroei gure lanaren gogobetetzeaz galdetuta, batez beste, 8,4ko balorazioa jaso dugu eta lanean jarraitzeko indarra ematen digu hamarretik bederatzik gure zerbitzuak berriro kontratatuko lituzketela jakiteak.

GEHI ikerketa jarri dugu abian, urteotan euskara planetan egindako lanak sortzen duen inpaktua ere neurtzeko. Emaitzek baieztatu digute bide onean goazela: euskara planetako metodologiak enpresen lehiakortasuna areagotzen du, enpresei ekarpena egiten die eta baita inguruari ere.

Norbanako eta lantaldeen bilakaera izan da hau dena posible egiteko gakoa: inplikazioa eta garapena. Garapenerako baliatu dugu garai hau eta urte hau bereziki, arreta berezia jarriz taldearen eraginkortasunerako gakoetan, egitura berriak eskatzen duen polibalentziarako gaitasunean, bezeroa osotasunean ulertzeko ahaleginean eta berrikuntza estrategikoak identifikatzeko zein garatzeko lanketetan. Aholkularitza eraginkorragoa eskaintzeko asmoz, bezeroarentzat bidelagun trebeagoa eta jantziagoa izateko ikasketa urtea izan da.

Inertzia berriak eraikitzeko lanean dihardugu, norberagandik hasita, aukera berriak sortzeko eta jendea ahaldundu ahala, lan mundu euskaldunagoa, berdinzaleagoa eta erantzuleagoa izan dadin.

MEMORIA OSORIK KONTSULTATZEKO:

andoain

[Mapa]Martin Ugalde Kultur Parkea
Gudarien etorbidea, 8.
20.140 Andoain
Tel.: 943 300 978emun@emun.eus

berriozar

[Mapa]Gipuzkoako etorbidea 36, behea
31013 Berriozar
Tel.: 948 803 643Tel.: 943 793 426emun@emun.eus

bilbo

[Mapa]Euskararen Etxea
Agoitz plaza 1
48015 Bilbo (Bizkaia)
Tel.: 943 711 847Tel.: 943 793 426emun@emun.eus