image description
ERRONKA

Nafarroako Administrazio Orokorrak zerbitzua euskaraz ematea lortzeko xedearekin, Nafarroako Gobernuko departamentuen hizkuntza plangintzak garatu dira. Hizkuntza plangintzak administrazio publikoaren egitura eta baliabideak ondo ezagutzea eta departamentuekin elkarlanean aritzea eskatzen du, horietan euskara zeharkakotasunez txertatzeko. Izan ere, helburua da departamentuetako langileek beraiek, zuzenean edo itzulpen zerbitzuak erabilita, haien jardunean hizkuntza kudeaketa egokia eginez elebiko zerbitzua eskaintzeko urratsak ematea.

image description
KONPONBIDEA

Euskarabideko Euskara Administrazio Publikoetan Garatzeko Zerbitzuaren zeregina izan da departamentuei laguntza teknikoa eskaintzea lan eremuak identifikatu, lehenetsi, antolatu eta horiek bideratzen laguntzeko, baina gauzapena bera departamentuek egitea. Horrek erritmo eta sakontasun maila desberdinetan lan egitea ekarri du, departamentu bakoitzaren errealitatetik abiatuz eta dituen baliabideen arabera. Lana bideratzeko, departamentu bakoitzak bi figura definitu ditu lanketak hedatzeko: hizkuntza planaren arduraduna eta teknikaria. Euskarabideko Aholkularitza ataleko teknikariek haiekin zuzeneko harremanean lan egin dute.

image description
EMAITZA
  • Lehenengo Plan markoa indarrean eta 13 Departamentuetako Hizkuntza Planak diseinatuta. Planen garapenerako eta jarraipena egiteko egitura artikulatua.
  • Departamentuetako Hizkuntza Planetako teknikariak edo solaskideak diren pertsonei prestakuntza Administrazioko euskara plangintza, soziolinguistika eta planen gidaritza eta lidergoa gaietan.
  • Euskarabideko lantaldeko lan dinamika sendotuta, lan prozedura eta harremanak eraikitzea eskatzen duen lan egiteko moduarekin.
  • 2019-2022 epealdiko lehenengo plangintzaren Ebaluazioa egina eta bigarren plangintzarako oinarriak zehaztuta.
image description
INPAKTUA

Nafarroako herritarrari begirako zerbitzuan euskararen presentzia handitzea, nagusiki idatzizkoan eta digitalean.

 

Departamentuetako hizkuntza planen kudeaketarako lan antolamenduaren egonkortzea.

 

andoain

[Mapa]Martin Ugalde Kultur Parkea
Gudarien etorbidea, 8.
20.140 Andoain
Tel.: 943 300 978emun@emun.eus

berriozar

[Mapa]Gipuzkoako etorbidea 36, behea
31013 Berriozar
Tel.: 948 803 643Tel.: 943 793 426emun@emun.eus

bilbo

[Mapa]Euskararen Etxea
Agoitz plaza 1
48015 Bilbo (Bizkaia)
Tel.: 943 711 847Tel.: 943 793 426emun@emun.eus