- EMUN
- Proiektuak
- emun, estrategia, euskara, formazioa, hizkuntza, portaerak
- TELP tailerra
Bizkaiko Aldundiko langile batzuk ahalduntzea, modu eroso batean norbere hizkuntza esparrua lantzeko eta hiztun asertiboa izateko trebeziak indartzeko.
10 orduko bi TELP tailer egin dira. Guztira 22 langilek parte hartu dute tailerretan. COVID-19 dela eta, tailerrak online eman genituen. Tailerren helburua euskaraz egitearekin lotutako deserosotasuna murriztea, hizkuntza jokabide asertiboari esker gusturago egotea eta horretarako baliabideak eta estrategiak eskuratzea, maila kognitibo, emozional eta fisiologikoan.
Langileen esanetan, tailerrak kontzientzia hartzeko balio izan die, euskararen erabileran eremuak zabaltzeko eta eguneroko harremanetan egon daitezkeen trabak gainditzeko baliabide gehiago eskuratzeko.
Horretaz gain Bizkaiko Foru Aldundiko sail desberdinetakoak izanik, euren arteko harreman sarea sortu da