- EMUN
- Proiektuak
- administrazioa, dinamizazioa, eraldaketa, euskara, euskara planak, plangintza, teknologia
- XEDERA, EAEko sektore publikoan euskara planak sustatzeko egitasmoa
![image description](https://www.emun.eus/wp-content/themes/emun/images/icon-07.png)
Euskararen garapen maila oso ezberdina duten entitate publikoek elkarrekin eta elkarrengandik ikastea. Guztientzat baliagarria den prozesu bat eraikitzea. Proiektuak hiru egiteko nagusi batzen ditu: euskara planik ez dutenei euskara plana abiatzen laguntzea, plana dutenei garatzen laguntzea eta, azkenik, Bikainera aukeztu nahi dutenei bide hori egiten laguntzea.
![image description](https://www.emun.eus/wp-content/themes/emun/images/icon-08.png)
XEDERA egitasmoa 2020 abiatu zen eta 2022koa jarraipena izan da. 2022an hiru bide jorratu ditugu:
– Gai zehatzak (hizkuntza irizpideak ezartzea, jenaurreko ekitaldietan euskara erabiltzea, euskaraz sortzea…) entitateen interesen arabera 7 mintegi egin eta ondorioak partekatu
– Parte hartu duten entitateei banakako laguntza (tutoretza) eskaintzea hobetzekoak identifikatzeko eta baita beste batzuentzako praktika interesgarriak ere.
– Trebatze edo hausnartze saioak: Nola kapitaneatu euskara plana?, Eskaintza aktiboa, Euskara arduradunen egitekoak
![image description](https://www.emun.eus/wp-content/themes/emun/images/icon-09.png)
Urratsak eman dira, praktika ugari konpartitu dira, entitateetako euskara arduradunen arteko sarea ehuntzen hasi gara. Oro har, balorazioa eta gogobetetze maila oso ona izan da
![image description](https://www.emun.eus/wp-content/themes/emun/images/icon-10.png)
Egitasmoan parte hartu duten erakunde kopurua: 43 entitate
Egitasmoan parte hartu duen pertsona kopurua: 53 lagun (35 emakume eta 18 gizon)