- EMUN
- Proiektuak
- Soziolinguistika gazteekin
Zarautzeko DBH4ko ikasleek euskararen normalizaziorako soziolinguistika ezagutza garatzea, zabaltzea eta horren inguruko interesa piztea. Horrekin batera, hizkuntzari dagozkion trebezia sozialak garatzea, hizkuntza erabileraren inguruan ahalik eta modurik ulerterrazenean hausnartzea eta hizkuntza egoerak beraien ingurunean eta errealitatean interpretatzen ikastea.
Zarautzeko lau ikastetxeetako DBH4ko ikasleekin launa saio egitea. Saioetan hainbat gai landu ditugu, hala nola, hizkuntza aniztasuna eta hizkuntza ekologia, hizkuntza galera eta berreskurapena, identitatea, kultur aniztasuna, hizkuntza jarrerak eta portaera, aurreiritziak eta autoestimua, euskaldunon aktibazioa…
Saioak metodologia parte hartzailea izan dute, hausnarketa sustatuz modu ludiko batean.
Gazteek hizkuntzaren inguruan hausnartu dute, hizkuntzari buruz pentsatzen eta sentitzen dutena ulertzeko eta beraien hizkuntza komunitateari buruz gauza berriak ikasi dituzte.
2014. urtetik 3.000 ikasle baino gehiagorekin egin ditugu saio hauek.